Eguraldiak lagunduta euskal dantza erakustaldiaz gozatu zuten auzotarrek

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 25a, 02:00

Euskal Herri guztiko dantzariak bildu ziren atzo Hernanin eta Ikurrin Dantza egin eta gero auzoz auzo abiatu ziren. Gaur izango du jarraipena Dantzari Festak.

EGURALDIAK harrera ona egin zien atzo Euskal Herri guztitik etorritako dantzariei eta horri esker Hernaniko auzoetako bizilagunek euskal dantzen erakustaldiaz gozatu ahal izan zuten. Goizeko 11:00etan plazan bildu ziren dantzariak, Euskal Herriko bazter ezberdinetako jantziak soinean zituztela, eta denek batera Ikurrin Dantza egin zuten. Dantzaren aurretik irrintzi saioa eta bertsolariak izan ziren. Eguerdi partean denak, dantzari eta musikariak, bazkaltzera joan ziren. Dantzari Festak gaur izango du jarraipena Dantzari festak gaur izango du jarraipena. Eguerdiko 15:30etatik 16:30etara hitzaldia emango du Axen Egañak baserritarren jantziei buruz. Hitzaldia Biterin izango eta Hernaniko ikastetxeetako ikasleei dago zuzendua. Euskal jantzien erakusketa ere antolatu dute Biterin eta ikusi nahi duenak gaurtik ostiralera izango du aukera arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Erakusketan azaltzen da nola jazten ziren garai batean eta horren zergatia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!