Hernanik galdu egin zuen atzo eta 2garren jarraitzen du sailkapenean.

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 24a, 02:00

Nahiko partidu berdindua izan zen arren Hernanik ez zuen zorterik izan atzo Sto. Tomas Lizeoaren kontrako partiduan.

HERNANIK ez zuen atzo zorterik izan Sto. Tomas Lizeoaren kontra jokatuko partiduan, 1 eta 2 galdu baitzuen irabaztea komeni zen partidua. Partidua nahiko berdindua izan zen: aurreneko zatian Sto.Tomas Lizeoa nagusitu zen baina 2garren zatian Hernani zuzpertu egin zen. Bigarren zatiko aurreneko minutuan Iñigo Vilak sartutako golari esker markadorea ez zen hutsean geratu, baina ez zen nahiko izan. Hernani bigarren dijoa klasifikazioan eta aurreneko postua berreskuratzeko 3garren dijoan Zumaiako gertutik jarraitu beharko du. Datorren astean Zumaikoren kontra jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!