Ziklo industrialak eginda, lana seguru izaten da

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 24a, 02:00

EnPRESEK eskuetatik kendu egiten dizkiote ikasleak Institutuari. Gaur egunean mekanika eta elektrizitate zikloak ematen dira EPOn, erdi eta goi mailakoak. Institutuak inguruko enpresekin urteetan egindako harreman sarea du eta ikasle asko praktiketara joan eta bertan hartzen dituzte lanean. Erdi mailako zikloetan 31 ikasle ari dira eta Apezetxearen esanetan, beste hainbeste baleude ere errez kolokatuko lirateke, eskea haundia dagoelako. Goi mailako zikloak egiten 79 ikasle ari dira eta horiek ere denak kolokatzen dira zuzendariaren hitzetan, baina hor eskaintza eta demanda orekatuago omen daude. EPO (gaur egun Institutua eta biak bat dira) ia 60 urteko historian 7.000 ikasletik gora formatu ditu Hernanin. Horietako askok beren enpresa sortu dute edo ardura postuetan daude. Urteetako lan hori da Institutuak eta enpresek duten harreman estuaren oinarria eta gaur egunean ere elkarlan estuan jarraitzen dute. Institutuak 130 enpresekin du harreman zuzena eta 1.500 enpresako datu basearekin lan egiten du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!