Urbieta Kopiak-en eskatu daitezke fitxak. 3 hilabeteko epea dago alegazioetarako.
uDALAK jakitera eman duenez Arau Subsidiarioen fitxak eta planoak eskatu daitezke gaurtik aurrera Urbieta Kopiak fotokopia dendan. Arau Subsidiarioak fitxetan daude banatuta eta nahi diren fitxak edo guztiak eskatu daitezke bertan, bai CDan baita paperean ere.
Alegazioak
Arau Subsidiarioetako proiektuei alegazioak egiteko 3 hilabeteko epea dago. Pasa den astelehenean, apirilaren 18an, publikatu zen Gipuzkoako Boletin Ofizialean Hernaniko Udalak Arau Subsidiarioei hasierako onarpena eman ziela eta publikazio horretatik aurrera 3 hilabeteko epea dago alegazioak egiteko.
Erakusketa Biterin
Bestetik Biteri kultur etxeko pasilloan Arau Subsidiarioen proiektuak daude erakusketan. Astelehenetik ostiralera ikusi daiteke erakusketa, goizeko 08:30etatik arratsaldeko 21:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!