Euskal Herri guztiko dantzariak auzoz auzo

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 24a, 02:00

Goizeko 11:00etatik aurrea egitarau zabala dakar gaur Dantzari Festak.

EGURALDIAK laguntzen badu gaur Euskal Herri guztiko dantzariak ikusteko aukera izango da Hernaniko kale eta auzoetan. 10garren Dantzari Festa honetako egunik fuerteena izango da gaurkoa, goizeko 11:00etatik aurrera Euskal Herriko dantza ezberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izango baita. Goizeko 11:00etan dantza talde guztiak plazan bilduko dira eta Ikurrin Dantza egingo dute. Segidan auzoz auzo abiatuko dira dantza taldeak eta eguerdi partean plazan bilduko dira berriro ere Hernaniko preso eta errefuxatuei omenaldia egiteko. Euria egiten badu Biteriko areto nagusian egingo dira emanaldiak. Dantzari gazteak atzo Atzo ere izan zen euskal dantzetaz gozatzeko aukera, izan ere Hernaniko eta beste hainbat herrietako dantzari gazteek ikuskizun polita eskaini zuten Biteriko plazan. Euskal Herriko bazter ezberdinetako dantza erakustaldia egin zuten, TTarla taldeak (Hernani), Meaka Taldeak (Irun), Anoetako Udal dantza eskolak eta Ereintza taldeak (Errenteria).
Hitzaldia eta erakusketa Bihar arratsaldeko 15:30etan hitzaldia izango da Hernaniko ikasleentzat baserritarren jantziei buruz. Gaiari buruzko erakusketa jarri dute aste guztian Biterin arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

10:00: Kalejira Hernaniko Musika Eskolako taldeekin. 11:00: Dantza talde guztiak Ikurrin Dantza egingo dute plazan. Segidan auzoz auzo abiatuko dira dantzatzera: -Ereñotzu, Oialume: Gasteizko Adurtza taldea. -Zikuñaga, Florida, Etxeberri: Arbonako Primadera taldea. -Mañe y Flaquer, Karmelo Labaka, Sagastialde, Antziola: Luhusoko Polliki taldea. -Sorgintxulo, Marieluts,Latsunbe: Barañaingo Harizti taldea. -Elizatxo, Portu, Osiñaga: Barkoxeko Etxahun taldea. -Txirrita, Orkolaga, Biteri, Elkano, Oarso, Izpizua: Donostiako Eskola taldea. -Kale Nagusia, Plaza Berri, Lizeaga, Larramendi, Andrekale: Hernaniko Ttarla taldea. 13:30: Plazan Hernaniko preso eta errefuxatuei omenaldia egingo zaie. 14:30: Bazkaria dantzari eta soinujoleentzat, Tilosetan. Euria egingo balu Urumea Ikastolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!