Bikotekako txapelketako azken tiraldia bihar Seguran

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 23a, 02:00

Bola denboraldia aurrera dijoa eta erregularitatea bukatuta, binakako txapelketarekin ari dira. Bihar Seguran da bigarren tiraldia, goiz eta arratsalde. Lehen tiraldia Urnietan izan zen joan den asteburuan eta Iñurrategi eta Ugarteburu goierriarrek irabazi zuten, 93 brilarekin. Ibon eta Antonio Miner 4garren dijoaz, 88 brilarekin. Aurten Ereñotzun jokatuko da buruz buruko Euskadiko Txapelketa eta bikote txapelduna sailkatuko da, Gipuzkoako erregularitateko 9 lehenengoekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!