Iñaki Segurola Ogro Hernanin bizi den azpeitiarrak Gaur ez du hiltzeko eguraldirik egingo saiakera liburua kaleratu du Alberdaniarekin. Atzo aurkeztu zuten liburua Koldo Mitxelenan eta bere hitzetan gaur egunean sisteman hain txertatuta dauden ikuspuntuetatik aparte idazten du zenbait gairen gainean. ´Sortzaile ez, datorrenaren idazkari` juzkatu du bere burua eta horrelako saiakera bat idazteko pitzatuaren beharra ere nabarmendu du: ´borobilegia, perfektuegia izan ezkero ezin baita ezer atera; pitzatuak behar ditu, ideiak, ikuspuntuak atera daitezen`. Liburuko kontra azalean datorren esaldiak ederki laburbildu lezake, barrukoaren muina: ´Hemen egiarekin bakarrik ez duk inor bizi, e? Ez politiko, ez enpresario eta ezta eskalerik ere`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!