Eduardo Chillidaren arte lanei buruzko liburua argitaratu dute Chillida-Lekuk eta Txertoak

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 23a, 02:00

Liburua Juan Antonio Garcia Marcosek idatzi du. Lan honen helburua da Chillidaren artea eta obrak jende guztiarentzat ulergarri eta eskuragarri izatea.

ATZO aurkeztu zuten Chillida-Lekun Eduardo Chillidari buruz Juan Antonio Garcia Marcos kazetariak idatzi duen liburua, Eduardo Chillida. El Hombre y su obra izenekoa. Aurkezpenean egon ziren egilea bera, Luis Chillida, museoko arduraduna eta Luis Gimenez de Aberasturi, Txertoa argitaletxeko lehendakaria. Juan Antonio Garcia kazetaria izateaz gain artean kritikoa da eta hainbat lan egin ditu Gipuzkoa eta Euskal Herriko artearen inguruan. Chillidaren artea jende guztiarentzako Liburua Txertoa argitaletxeak eta Chillida-Leku museoak argitaratu dute elkarlanean. Luis Chillidaren hitzetan ´horrelako zerbait egitea beharrezkoa zela ikusi genuen. Jendearentzat eskuragarri izan den liburu bat`. Museoko arduradunak prentsaurrekoan esan zuen beraien helburua dela Chillidaren obra ulergarria egitea. Bide horretatik joan ziren Juan Antonio Garcia Marcosen hitzak ere: ´terminologia konplikatutik aldendu nahi izan dut, jende guztiarengana iristeko`. Baina egileak aitortu zuen ez dela erraza izan liburua egitea, urte beteko lana baitago horren atzean. Luis Gimenez de Aberasturik, Txertoaren izenean, nabarmendu zituen liburuaren formato egokia eta argazkien garrantzia. Eduardo Chillidaren arte lanei buruz, salatu zuen gaur egun bere obra asko ´zikinduta eta urratuta` daudela eta horrelakorik ez dela ´munduko inongo tokitan gertatzen`. Horregatik azpimarratu zuen ´egoera horren aurrean` zerbait egiteko beharra. Arte lanen izenak Liburua egiteko garaian, bertan agertzen diren arte lanen izenak xehetasun osoz aztertu dituztela esan zuten atzoko aurkezpenean eta beste liburu askotan ez bezala, izen guztiak zuzen idatzita daudela ziurtatu zuten. Liburuak 15 euro balio ditu eta dagoeneko salgai dago liburudendetan edo museoan bertan. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!