Liga bukatzear dago eta hiru taldeek etxean jokatuko dute asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 22a, 02:00

Mutiletan Hernani A eta Hernani Bk igoera fasean sartzeko aukera haundia dute. Nesken taldeak Iruñako taldearen kontra neurtu beharko dituzte indarrak.

LIGA bukatzeko partidu gutxi falta direnean Hernaniko 3 taldeek etxean jokatuko dute. Larunbatean Hernani Bko mutilek Fadura Bren kontra jokatuko dute, kiroldegian eguerdiko 13:00etan. Igandean, Hernaniko neskek Iruñeako taldearen kontra jokatuko dute, kiroldegian eguerdiko 12:00etan. Segidan, eguerdiko 13:00etan, Hernani Ako mutilek jokatuko dute Iruñako taldearen kontra.
Hernani Ako mutilak igoera faserako borrokan Hernani Ako mutilak Euskal Herriko ligako 2garren dibisioan jokatzen ari dira. Momentuz sailkapeneko 3garren postuan daude, Master Askartza eta Arabako Menditxo taldeen atzetik. Helburua dute aurreneko dibisiora igotzeko fasean sartzea eta entrenatzaileak esandakoaren arabera taldeak aukera asko ditu. Izan ere aurreneko dijoan Master Askartzak ezingo du aurreneko dibisiora pasa, dagoeneko bai baitauka talde bat dibisio horretan. Beraz igoera fase hori seguruenik Hernanik eta Menditxok jokatuko dute aurreneko dibisioan jaitsi daitezkeen beste bi ekipoen kontra. Igoera fasea, maiatzaren 7an hasiko da seguruenik.
Bigarren taldea 2garren dibisiorako bidean Hernani Bko mutilak Euskal Herriko ligako 3garren dibisioan daude eta sailkapeneko 3garrenak dijoaz. Hernani Aren antzeko egoeran daude baina entrenatzaileak esandakoaren arabera lan asko egin beharko dute igoera fase horretan sartu ahal izateko. Entrenatzailearen iritziz asteburu honetako partidua irabazteko aukera asko dituzte.
Nesken taldea, irabaztera Neskak Euskal Herriko ligako 5garren postuan daude, baina 3 edo 4garren postuan egoteko aukera askorekin. Igandeko Iruñeako taldearen kontrako partidua nahiko berdindua izango da baina hernaniarrak dena ematera aterako dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!