Xabat Otxotorenak Errioxako biran parte hartuko du

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 22a, 02:00

Gaur hasi eta igandera arte izango da.

XABAT Otxotorena txirrindulari hernaniarra Errioxako Itzulian izango da gaurtik igandera. Karrerak 3 etapa izango ditu, Kalahorratik hasi eta Logroñon bukatu arte 519 kilometro egingo dituzte guztira txirrindulariek. Etapa gogorrena 2garrena izango da, 1º kategoriako hiru portu eta 2º kategoriako beste bi baititu. Lehenengo etapan kontuz Xabat Otxotorenak Kronikari adierazi dionez, Errioxako itzulia ´karrera eroa` bezala deskribatu daiteke eta edozer gauza pasa daiteke. Xabatek dio lehenengo etapa oso arriskutsua izan daitekeela: ´Karrera horietan pasatzen da, lehenengo etapan ihesaldi bat egon eta pelotoia moztu egiten dela, modu horretan aurrean geratzen direnak dira sailkapen orokorreko postuak borrokatzen dituztenak`. Horregatik dio adi egon beharko duela ihesaldiren bat egonez gero bertan sartu ahal izateko. Aragoiko itzulia Horretaz gain, Otxotorenak Aragoiko itzuliaren balorazio bat ere egin du. Hernaniko txirrindulariak esan duenez taldeko beste kide batzuentzat lanean aritu zen, sprina jokatu zezaten, baina ez zuten zorterik izan. Azkeneko etapan ihesaldi batean sartu zen bukaeran baina: ´azken kilometroa oso gogorra egin zitzaidan eta ezin izan nion eutsi` dio. Xabat Otxotorenak 55garren bukatu zuen sailkapenean Aragoiko itzulian. Bestalde, aipatzekoa da Ricardo Serranok azkeneko etapan bigarren egin zuela eta sailkapenean 15garren. Ereñotzun bizi den Kaikuko txirrindularia ez da Errioxan izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!