Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaur 20:00etan, Zinkoenean, euskal presoak euskal herrira lemarekin. Horrez gain, Etxeratek salatu du euskal presoen egoera ´beti bezain latza` dela: ´presoak sakabanatzearekin nahikoa ez eta lagunen bisitak murrizten dituzte, komisaldegian 5 egun torturapean egotea nahikoa ez eta espetxean ere inkomunikatuta...` nabarmendu dute. Etxeratek dei egin die herritarrei eta gizarteari gai honen inguruan sentsibilizatu eta ahal den neurrian inplikatzeko ´politikoek presioa sentitu eta gatazka honi irtenbide bat eman diezaioten`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!