Sokorrismo eta oinarrizko laguntza ikastaroa maiatzean Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 22a, 02:00

Ikastaroa antolatu du Gipuzkoako DYAk Hernanin, sokorrismo eta oinarrizko laguntzari buruz. Ikastaroa maiatzaren 4tik 24ra izango da, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Inmaculada ikastetxean. Eguneroko bizitzan gertatu litezkeen arrisku egoerei aurre egiten erakutsiko dute: bihotza eta birika suspertzen, zauriak eta erredurak sendatzen, hezurrak haustean zer egin eta abar. Bukaeran frogak gainditzen dituenak DYAko sorosle titulua eskuratuko du eta EHUrako 2 kreditu ere jaso litezke. Ikastaroak irekiak dira nahi duenarentzat eta prezioa 60 eurokoa da. Izen emateko eta informazio gehiagorako: 943 46 46 22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!