Areto nagusia txiki gelditu da azken bi antzezlanetan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 22a, 02:00

‘Ezetz Lepoa jarri’ antzezlanak eta ‘Bihotzetik’ koreografiak jende asko bildu du aste honetan Biterin.

bITERIko areto nagusia bete egin da aste honetan izan diren bi ikuskizunetan. Asteartean Ezetz lepoa jarri antzezlana ikusteko aukera izan zen Kanpingags konpainiaren eskutik eta asteazkenean Bihotzetik koreografia eskaini zuten Verdini dantza taldeak eta Vaiven Produccionesek. Biteriko areto nagusia txikitxo geldituko da bi ikuskizunetan. Gusto ezberdinetarako ikuskizunak Biterin aste honetan egin diren ikuskizunak gusto ezberdinetarako publikoarentzat izan dira. Ezetz lepoa jarri antzerkian publikoak argitu beharreko misteriozko kasu bat izan zen eta publikoak eskertu egin zuen antzezlanean parte hartzeko aukera. Bihotzetik koreografiak down sindromea duten pertsonen ingurua ezagutu eta horren inguruan pentsa arazteko bidea jarri zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!