Dantzari festa da Hernanin datorren ostiralera arte eta gaur eguerdiko 12:00etan ekingo zaio, kalejira eta Erromeriarekin. erromeria Plaza Berrin izango da. Arratsaldeko 16:30etan, berriz, dantzari txikiak izango dira Biteri plazan (euria bada kiroldegian). Ttarla, Meaka, Anoetako Udal Dantza Eskola eta Ereintzako dantzariak
izango dira. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, berriz, Erromeria izango da Kuxkuxtu
taldearekin. Bihar, bestalde,
goizetik eguerdira ekitaldi ugari izango dira Euskal Herri guztiko dantza taldeen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!