Otehitzari Biraka ikuskizuna, Kukai eta Tanttakaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 22a, 02:00

Gaur izango da Biterin, arratsaldeko 20:00etan.

GAur hasiko da Dantzari Festa, Otehitzari Biraka ikuskizunarekin. Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki taldeak egiten duten ikuskizuna da eta Oteizaren inguruko kontuak ditu bizkar hezurra. Oteizaren eskultore eta olerkari senak bilduko ditu ikuskizunak. Parte hartzaile asko Ikuskizunak parte hartzaile asko ditu: Dantzariak Jon Maia, Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Nerea Vesga eta Vanesa Castaño. Gidoia eta zuzendari lana Mireia Gabilondorena da eta musika Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Mikel F. Kruzaga eta Rafa Ruedarena. Hilaren 29 arte Dantzari Festa gaur hasi eta hilaren 29 arte egingo da. Bihar, larunbata, egun osoan izango dira dantzariak Hernanin: eguerdian erromeria eta arratsaldean dantzari txikiak eta Kuxkuxtu taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!