Larunbatean, infantil mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Tolosan, kazkabar eta guzti eta hernaniarrek emaitza ezin hobeak lortu zituzten: Maddi Iradi 4garren izan zen 150 metroko seriean; Servando Rivas 5garrena pisu botatzen; Lide Redondo 4garren 150 metroan; Ane Villaberdek, Maitane Iruretagoienak, Enara Agirrezabalak eta Mikel Von Wichmannek zilarrezko dominak lortu zituzten 500 metroan, 150 metroan, luzeran eta 80 metroan; eta horrez gain Enara Agirrezabalak brontzezko domina lortu zuen 150 metrotan eta Mikel Von Wichmannek urrea 500 metrotan. Bestalde, arratsaldean federatuek ere hasiera eman zioten aire libreko denboraldiari Donostian eta emaitza onak lortu dituzte hernaniarrek hemen ere: Nora Erroizenea jubenila 4garren izan da 100 metroan; Txomin Lizeaga kadetea 7garren gelditu zen jabalinan; Joxeba Lizeaga 4garren egin zuen 100 metrotan, 6garrena jabalinan eta zilarrezko domina salto hirukoitzean; eta Eider Aldabe kadeteak urrea lortu zuen 1.000 metroan. Xabi Pavon jubenilak, berriz, zilarrezko domina lortu zuen 400 metroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!