La vida es un milagro filmea jarriko dute gaur Biteriko zine klubean. Frantzia, Serbia eta Montenegroko jatorria duen pelikula honen zuzendaria Emir Kusturica da. Bertan kontatzen da ingeniari serbiar baten historia. Bere asmakizunetan murgilduta dagoela gerra hasten da eta emazteak alde egiten du musikari batekin, semeak berriz frentera joan beharra dauka. Guzti honi optimismoz aurre egingo dio protagonistak baina bizitza korapilatu egingo zaio. Gaur gaueko 22:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!