Langile Ikastolako 8 urteko ikasleak ‘Gipuzkoan zehar’ egitasmoan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 21a, 02:00

Norberaren herria ezagutzea eta bildutako informazioarekin web orri bat egitea da ikasleek egingo dutena.

LANGILE ikastolako 8 urteko ikasleak Gipuzkoan zehar egitasmoan dabiltza. Egitasmo hau Hezkuntza Sailak jarri du martxan eta helburua du ikasleek bere herria ezagutzea eta jasotako informazioarekin web orri bat osatzea. Ekimen honek norberaren herria ezagutzeaz gain ikasleak teknologia berriekin harremanetan jarriko ditu. Behin web orria eginda, beste herrietako ikasleen eskura jarriko da informazio hori. Apirilaren 14 eta 15ean Irungo Txingudi eta Oreretako Beraun-Berri ikastetxeetako ikasleak izan ziren Hernanin. Apirilaren 21 eta 22an Langile ikastolako ikasleak izango dira Irun eta Oreretara joango direnak. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!