Hernani Institutuak Ateak Zabalik izango ditu bihar bisitatu eta ezagutu nahi duen guztiarentzat. Instalazioak erakutsi eta egiten den lanaren berri emango dute. Agustin Iturriagan zita arratsaldeko 18:00etan jarri dute, Batxilergoak eta Gizarte Kultur Animazioko zikloak ezagutzeko. Karmelo Labakan aldiz, bisita arratsaldeko 19:00etan egingo dute eta bertan ziklo industrialetako instalazioak erakutsiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!