Familiak izan litzazkeen arazoen berri eman zuen atzo. Gaur bukatuko da ikastaroa eta dauden laguntzen berri emango du.
Alzheimerra eta bestelako buruko gaitzak ulertu eta senitartekoak hezitzeko ikastaroa ari dira ematen Biterin, AFAGI elkarteak antolatuta. Arantxa Sainzek senitartekoek bizi dezazketen egoeren berri eman zuen atzo eta organizatzearen garrantzia azpimarratu zuen. Zaintzaile nagusiak lan asko izaten ditu bere gain, Sainzen hitzetan eta jakin behar du ingurukoei lanak banatu eta bere burua ere zaintzen.
Agendaren garrantzia
Sainzek senitartekoak inplikatzearen garrantzia nabarmendu zuen eta zaintzaile nagusia izan litekeenak (gizona edo emaztea bere bikotea denean gaixoa, etxean bizi den seme-alaba gurasoa denean eta abar) ateak irekitzen jakin behar duela ere esan zuen. Bere hitzetan, hasieratik komeni da argi hitz egin eta agenda bat osatzea senitartekoen artean, gainontzean arriskua baitago zaintzaile nagusi hori erretzeko eta orduan neurri zorrotzagoak hartu beharko baitira. Zaintzaile nagusia ez diren senitartekoek beren burua eskaini bakarrik ez dutela egin behar esan zuen, lan konkretuak hartzen jakin behar dutela.
Gaur, laguntzen berri
Gaurko ikastaroan alzheimer gaixoentzat eta senitartekoetzat dauden laguntzen berri emango du Arantxa Sainzek. Atzo azpimarratu zuen, hala ere, zenbait senitartekorekin taldean biltzen direla, eta ateak zabalik daudela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!