Epaitegiek artxibatu egin dute Atofinaren aurkako diligentzia

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 19a, 02:00

27 langileren minbizi kasuak eta erabiltzen zituzten sustantzien artean erlaziorik ez dagoela esan dute epaitegiek.

Lehengo astean bertan jakitera eman zuen Donostiako 4garren instrukzioko epaitegiak, Atofinaren aurka zeuden diligentziak artxibatuko zituela. Epaitegiaren iritziz ez dago harreman zuzenik enpresako 27 langileren minbizi kasuak eta enpresan erabiltzen zituzten produktuen artean. Honenbestez bukatu da 2 urtetik gora iraun duen prozesua. Aspaldi hasia 1997an hildako langile baten alargunak CCOOra jo zuenean hasi zen prozesua. Alargunak jakin nahi zuen senarraren heriotza eta enpresan erabiltzen zituen sustantzien artean erlaziorik ba ote zegoen. Beste langile batzuk ere minbiziarekin hil zirela ikusita, CCOOk azterketa egitea eskatu zion Osalani, baina, ez zen aurrerago joan. 2001ean, ordea, langile batek jo zuen sindikatura medulako hipoplasia zuelako, eta Osalanek azterketa egin zuen eta 13 sustantzia bilatu zituen enpresaren produkzioan minbizia sortu zezaketenak. CCOOk epaitegietara jo zuen honekin. Orain, epaitegiek kasua artxibatzea erabaki dute, Osalanen azterketa baten emaitzak eta mediku forenseen azterketen emaitzak kontuan hartuta. Osalanen azterketak dio binilo kloruroa ´onargarriak diren kopuruetatik behera` dagoela. Forentseek berriz, ez dute harreman zuzenik aurkitu heriotzak eta benzenoa eta binilo kloruroaren erabili izanaren artean. CCOO: ´Ez da sakonean aztertu` CCOO sindikatuak eman du kasua artxibatzearen gaineko iritzia eta uste duenez ´ez da sakonean aztertu minbizia eragiten duten produktuak eta heriotzen arteko harremana`. Sindikatuak dio ez duela zalantzan jartzen enpresak arriskuen prebentzioaren gaineko normatiba betetzen duela, baino, esan du 2002an langile batek zuen gaitzak hidrokarburo aromatikoen exposizioarekin zerikusia zuela frogatu zela. Horren bueltan eskatu omen zuen azterketa, ´aurreko urteetan sustantzia hauekin ibilitako langileen heriotzak kezkatuta`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!