Zuzendaritza batzordea gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 20a, 02:00

Ongintzan Zuzendaritza Batzordea izango da gaur. Bertan hitz egingo dute besteak beste, etxebizitza sozialen kontratua luzatzeari buruz. Bestetik, Hernanin gizarte zerbitzu arloan dabiltzan elkarteei dirulaguntzak emateko deialdi publikoaz hitz egingo dute. Posible da bilera honetan diru laguntza horiek eskatzeko oinarriak onartzea eta 20 bat egun barru publikatuko dira Gipuzkoako Boletin Ofizialean. Oinarri horiek Ongintzan ere eskatu daitezke. Horietaz aparte beste 7 puntu ere badituzte hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!