asier Larrañaga hernaniarrak maratoian Hernaniko marka ondu zuen joan den igandean, Gasteizko Martin Fiz Memorialeko hirugarren edizioan. Larrañagak 2:34:23 (ordu ofiziala) behar izan zituen Gasteizen prestatu zen ibilbidearen 42 kilometro eta eta 195 metroak egiteko eta orain arte Roxario Pikabearen eskutan zegoen marka hautsi zuen, 6 minutu eta 27 segundoan hobetuta. Maratoian 600 korrikalari baina gehiagok hartu zuten parte eta Antoni Bernardok irabazi zuen 2:14:30 denborarekin eta Larrañagak 21garren postua lortu zuen. Froga gogorra izan zen, haize eta hotzagatik batez ere. Iazko edizioan, Asier Larrañaga 30garren postuan sartu zen helmugara, 2:48.35 denbora eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!