Hernani UPV ligako txapeldun, Berezi-Gasteiz taldeari 3-1 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 17a, 02:00

HERNANIKO mutilen boleibol taldea txapeldun geratu da, atzo Berezi-Gasteiz taldeari 3-1 irabazi eta gero. Partidu honekin matematikoki liga bereganatu dute hernaniarrek, gaurko partiduaren faltan. Hernanik nahiko ondo jokatu zuen atzoko partidua, kontuan izanda etxeko taldetik titular gutxi atera zirela pistara. Lehenengo hiru jokoak borrokatuak izan ziren, baina azkenekoan gasteiztarrek behera egin zuten. Gaur Sapuherriren kontra jokatuko dute Durangon 10:45etan eta helburua irabaztea bada ere, ez dira gehiegi arriskatuko, lesiorik ez izateko. Izan ere, maiatzeko igoera fasera begira daude jadanik Hernaniko mutilak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!