Etxabe eta Sarasua final atarian gelditu dira, Altuna II eta Badiolaren kontra 40-33 galduta

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 17a, 02:00

etxabe eta Sarasuak 40-33 galdu zuten atzo Gipuzkoako final erdietan, Altuna II eta Badiolaren kontra eta finalera pasa ezinda gelditu dira. Pronostiko guztiek zioten Etxabe-Sarasuak bikoteak irabaziko zuela baina, Altuna II-Badiolak partidu segurua egin zuten eta kontrarioaren akatsak ondo bilatu zituzten. Partidu guztian zehar joan ziren irabazleak aurretik baina, bukaera arte gain gainean izan zituzten Etxabe eta Sarasua. Gehienez 2-3 tantora inguratu ziren atzoko faboritoak eta besteen merituz baino gehiago beren erruz galdu zuten atzoko norgehiagoka. Akatsik haundienak partidu bukaeran egin zituzten. Finala apirilaren 30ean Atzo erabaki zen zein izango den finala jokatuko duen lehenengo bikotea eta orain bigarren finalerdia jokatzea falta da. Bitoria eta Aizpuru ariko dira alde batetik eta kontra Juaristi eta Iriarte izango dituzte. Partidua Galarretan jokatuko da datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00ak inguruan. Gipuzkoako Txapelketako finala apirilaren 30ean jokatuko da Galarretan. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da jaialdia eta finala bigarren partidua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!