Ikastaroa antolatu dute buruko gaitzak dituzten gaixoen familiarrei zuzenduta

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 17a, 02:00

Ikastaroa AFAGIk antolatu du, alzheimer eta buruko gaitzak dituzten gaixoen familiarren Gipuzkoako elkarteak. Biterin izango da hilaren 18, 19 eta 20an.

DAtorren asterako ikastaroa antolatu dute Biterin dementzia edo buruko gaixotasunak jasaten dituztenen familiarrei eta zaintzaileei zuzendua. Ikastaroa AFAGIk antolatu du. Elkarte hau alzheimer eta buruko gaixotasunak dituzten familiarrei laguntzeko sortu zen. Familiarrei laguntza psikologikoa eta aholkua eskaintzen die elkarte honek. Horretaz gain, buruko gaitzen inguruko ikerketak eta jardunaldiak bultzatzen ditu. Ikastaroa Biterin Hain zuzen, azken helburu horrekin lotuta dago Biterin hilaren 18, 19 eta 20an egingo den ikastaroa. Bertan hitzaldia emango du AFAGIko psikologoa den Arantza Sein-ek. Ikastaro horietan alzheimer eta dementziaren inguruko hainbat gai jorratuko dira. Lehenengo gaixotasun horiei buruz oinarrizko ideia batzuk azalduko ditu Sein-ek, gaixoa eta bere ´barne munduari buruz`. Gero, gaixoaren zaintzailea izango du hizpide psikologoak eta baita gaixoaren familia ere: horien guztien ardura zein den eta autolaguntza nola garatu. Ikastaroa bukatzeko Arantza Sein-ek gaixoari nolako laguntza eta babesa eman behar zaion erakutsiko die bertan parte hartzen dutenei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!