Bihar saskibaloi jardunaldia egongo da kiroldegian 10:30etatik hasita. Bertan parte hartu ahal izango dute 9 eta 12 urte arteko haurrek. Jardunaldi honen asmoa da, haurrek ikas dezatela, joko ezberdinen bidez saskibaloian nola jokatzen den eta kirol honen arau nagusienak zein diren. Jardunaldi honetan parte hartu nahi duten haurrek, bertara joan besterik ez dute eta bestela honako telefono honetara ere deitu dezakete: 618 44 85 33 (Oskar).
Bestalde, gaur partidua izango du Hernaniko saskibaloiko kadeteen taldeak Arrasateren kontra. Partidua Hernaniko kiroldegian bertan izango da 16:30etan hasita
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!