Ezker Abertzaleko alkate izandakoek babesa azaldu diote EHAKri

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 15a, 02:00

Nekane Erauskin EHAKko Gipuzkoako zerrendaburua Hernanin Ezker Abertzaleko alkate izan direnekin bildu zen eta hauek beren babesa azaldu diote. Juanjo Uria, Rikardo Mendiola, Agustin Ezponda eta Mertxe Etxeberriak beren esker ona azaldu diote EHAK partiduari, ``ilegalizazioaren aurrean aukera bat eskaini diotelako Ezker Abertzaleari``. Horrez gain, alkate ohiek EHAKri botua emateko deia egin dute, ``EHAKk demokrazia eta bakearen bidean konpromiso garbia azaldu duelako``.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!