PSEk Patxi Lopezen proposamena bidali dio Kronikari. Proposamen hori da kanpaina honetako PSEren programa.
Euskara bultzatu
Patxi Lopezen proposamena euskara eta kulturari buruz aritzen da puntuetako batean. Proposamenak dio euskara bultzatuko duela ``gaztelerarekin elkarrizketa positibo eta emankorrean``. Helburua dute gizarte elebidun orekatu baten alde egitea ``gizarteak askotan adierazi baitu elebiduna izateko nahia``.
Gizarte politika
Gizarte politikan Patxi Lopezen proposamenak dio, besteak beste, lurralde arteko desberdintasunak desagertzearen alde egingo duela. Bestetik ez dela errentarik izango SMI aren (Salario minimo interprofesional) azpitik eta oinarrizko errenta 18 urte aurretik hasiko dela. Horrekin batera proposamenak azaltzen du SMI izango dela pertsona dependienteak zaintzen dituzten pertsonentzat eta hezkuntza dohainik izango dela 0 urtetatik.
Etxebizitza
Patxi Lopezen proposamenak ``alternatiba aurrerakoi bat izan nahi du baita etxebizitza lortzeko garaian``. PSEk dio badaudela arazoarentzako irtenbideak lurralde eta etxebizitza politikak prioridade baldinbadira gobernuarentzat. Etxebizitzaren inguruan 3 helburu ditu proposamenak: 1) Etxebizitza duina bermatzea 2) Bizitzeko moduko hiriak sortzea garapen jasangarriaren bidez eta 3) Alokairuan hartzeko etxe gehiago jartzea.
Hezkuntza publikoa ziurtatua 0-3 urteko haurrentzat
Patxi Lopezen proposamenak dio aurreneko aurkeztuko duen legea izango dela Haur Eskolen Legea. Lege honen bitartez azaldu dute ``3 urte azpiko haurrek ziurtatuta izango dutela plaza bat kalitatezko hezkuntza publikoan``.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!