Maiatzaren 25etik ekainaren 4ra Santa Susanara irteera antolatu du jubilatu etxeak. Azaldu dute LLoret de Marretik gertu dagoela eta Bartzelona 45 kilometrotara dagoela. Bertan hondar fineko hondartzak daude. 3 izarretako hotel batean egingo dute lo eta inguruak bisitatuko dituzte.
Apirilaren 20a da izena emateko
azkeneko eguna eta zozketa ere egun berdinean egingo dute.
Bestetik, jakinarazi dute uztaileko gimnasia talderako plazak daudela. Fisioterapia zerbitzuari
buruz azaldu dute apirilaren
21ean hasiko direla sesioak eta
izena emateko aukera
ere badagoela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!