www.kronika.net web orri berria martxan da, itxura eta zerbitzu berriekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 16a, 02:00

Internet bidez, Kronika irakurtzen dutenek erabateko aldaketa nabarituko dute gaurtik aurrera, Hernaniko Kronikako web orri berria gaur jarri baita indarrean. Lehen bezalaxe, eguneko notiziak irakurtzeko aukera izango da, baina, horrez gain, bestelako zerbitzu batzuk ere eskainiko ditu atari berriak. Zerbitzuetako bat argazkiak ikusi eta erosteko aukera izango da.

Hernaniko Kronikak web orri berria izango du gaurtik aurrera, diseinua erabat aldatuta eta eguneroko Kronikaz gain beste zenbait zerbitzu eskaintzen dituena. Orain artean bezalaxe, www.kronika.net helbidean izango da ikusteko aukera. Web orri berria The movie enpresak egin du eta asmoa da web orri erakargarriago bat izatea Kronikak, eguneroko egunkariarekin lotura bai baina izaera propioa ere izango duena.
Gero eta irakurle gehiago Hernaniko Kronikako web orriak gero eta irakurle gehiago ditu eta hein haundi batean horrek eragin du Dobera Euskara Elkarteak www.kronika.net ataria berritzea. Hernani eta inguruan bizi den jendeaz gain, Hernanitik kanpora bizi diren hernaniarrek erabili izan dute orain artean zerbitzu hau eta Txina, Australia, Italia, Estatu Batuak eta beste zenbait herrialdeetatik sartzen diren irakurleak badira gaur egun.
Inkesta eta eztabaida gunea Web orriak gaurtik aurrera gai jakinei buruz iritzia emateko aukera eskainiko du. Astero edo bi astean behin aldatuko da galdera eta izango da emaitzak ikusteko aukera ere. Inkestak bai ez edo berdin zait erantzuteko aukera emango du eta ondorenean iritzia emateko tartea izango du gusto duenak. Horrez gain, argazkiak ikusi eta erosteko aukera, paperezko Kronikan publikatu ezin diren intereseko zenbait dokumentu irakurtzeko aukera, intereseko telefono eta zuzenbideak ikusteko aukera eta gai edo egunaren arabera Kronikan publikatutako gauzak bilatzeko aukera ere emango du webguneak. Hernaniko Kronikak publikatzen dituen elkarrizketa eta gutunek sail berezi bat daukate eta Ikasleen Txoko eta Euskaltegien Txokoak ere aparteko sail bat izango dute. Horrez gain, Kronikari buruzko informazio nahi duenak ere bilatuko du gaurtik aurrera www.kronika.net-en: bazkide egiteko modua, publizitate tarifak eta abar.
Internetetik argazkiak erosteko aukera Web orri berriak zenbait zerbitzu berri eskainiko ditu eta horietako bat argazkiak ikusi eta erosteko aukera izango da. Egunez eguneko hainbat argazki egongo da web orrian eta irakurleak nahi badu argazkiak aukeratzeko aukera izango du eta eskaera Kronikara bidali beharko du e-mail bidez. Hernaniko Kronika arduratuko da argazkiak paperera pasatzeaz eta erabiltzaileak Kronika bertatik pasa beharko du argazkien bila. Argazkien prezioa da: 0,5 euro Dobera-Kronikako bazkideentzat eta euro 1 bazkide ez direnentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!