Auzo Txinoko festak gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 15a, 02:00

Goizuetako Auzo Txinoko festak izango dira gaur eta bihar. Gaur goizeko 11:00etan mus txapelketa izango da Zubi-Ondo tabernan. Bihar larunbata, eguerdiko 12:00etan itxaferoa eta bonba japonesak botako dituzte. Segidan erraldoi eta buruhaundiak aterako dira. Eguerdiko 13:00etan ardi zakur erakustaldia izango da eta 14:30etan bazkari herrikoia. Bazkalondorenean Mikel Salaberriarekin dantzaldia antolatu dute. Arratsaldeko 20:00etan bertso-triki-poteoa izango da. Gaueko 12:00etan kontzertua eskainiko dute Stupenda Jones eta Txakurrak taldeek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!