Udalak onarpena eman zion ‘Haurreskolak’ partzuergoak Hernaniko Udal Haurtzaindegia gestionatzeko hitzarmenari. Hitzarmen honen bitartez, haur eskola berrian, 0-3 arteko 146 plaza egongo dira, lehenago zeuden 60 plazen ordez. Gerora begira, baliteke plaza kopurua zertxobait jaistea, egiten ari diren hezkuntza planean 2 urtetik gorako haurrak ikastoletara bideratzeko aukera ikusten baita.
Haur eskola berriaren eraikuntza
Honekin lotuta, atzo arratsaldean egin zen osoko bilkuran erabaki zen Udala eta haurtzaindegi berria eraikiko duen promotoraren arteko hitzarmena onartzea.
Haurtzaindegia Sagastialde auzoko terrenoetan egingo dute, atletismo pistaren ondoan. Atzo onartu zen hitzarmena sinatu eta gero, haurtzaindegia egingo duen promotorak 11 hilabete izango ditu haurtzaindegia bukatuta izateko. Udalaren asmoa da obrak 2006ko ikasturtea hasi baino lehenago bukatuta izatea eta 2006ko irailerako udal haur eskola berria funtzionamenduan egotea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!