Txino auzoko festak dira gaur Goizuetan. Eguerdiko 12:00etan itxaferoa eta bonba japonesak botako dituzte. Segidan erraldoiak eta buruhaundiek kale buelta egingo dute, txistulariekin batean. Eguerdiko 13:00etan, ardi zakur erakustaldia izango da eta 14:30etan bazkari herrikoia. Bazkalondorenean
dantzaldia antolatu dute Mikel Salaberriarekin. Arratsaldeko 20:00etan, Xabier Silbeira eta Ministrorekin bertso-triki-poteoa izango da eta
gaueko 00:00etan Stupenda Jones eta Txakurrak taldeen kontzertua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!