Festak gaur izango du jarraipena Goizueta eta Donostian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 17a, 03:00

GOIZUETA eta Donostian gaur jarraituko dute festek. Goizuetan zezenak, pelota partiduak, jotak, dantzaldia eta giro herrikoia izango dira. Donostian, berriz, aukera zabala izango da, batez ere musika emanaldiei dagokienean. Horrez gain, su artifizialekin eta kirol txapelketa ezberdinekin gozatzeko aukera ere izango da.

 

Gaur Goizuetan
07:00: Diana dultzaineroekin.
08:00: Entzierroa ‘Lasturko’ zezenekin.
12:00: Txistulari banda, eta erraldoi eta buruhaundien konpartsa herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:30: Eskuz binakako bi pelota partidu interesgarri, bat gazteen artean eta bestea lehendabiziko mailako afizionatuen artean.
18:00: Zezenak.
20:00: Jotak ‘Voces Navarras’ taldearekin, Plazan.
24:00: Dantzaldia ‘Trikidantz’ taldearekin, eta ondoren ‘Igandea’ txaranga herriko
kaleetan zehar.

 

Gaur Donostian
11:00: Pilota joko kolektiboa, Trinitate plazan.
11:00: Haur jolasak, Bulebarrean.
16:00: Tenis Headeko Open absolutua, Mons kiroldegian.
16:30: Miguel Angel Fernandezen omenezko arrantza lehiaketa, Urumea ibaian.
17:00: Hondartzako boleibol txapelketa herrikoia, Zurriolan.
17:30: Haurrentzako jaialdia, Easo plazan.
17:30: Haurren Kursaala, Kursaaleko terrazan.
18:00: Zezenak, Illunben.
18:30: Erraldoi eta buruhaundiak, erdialdean.
18:30: Kantauri txaranga eta Oria txaranga, Zurriolan.
19:00: Kontxako banderako sailkapen estropada.
19:30: Gibantzar musika bandaren kontzertua, Bulebarrean.
20:00: Bielly Rossy (Bielorrusia) taldearen kontzertua, Konstituzio plazan.
20:00: Fazil Say, pianojolea, Kursaalean.
20:30: Leon Dramaz,
Haizearen orrazian.
22:45: Su artifizialak.
23:15: Zezen suzkoa.
23:30: Berri Txarrak-en kontzertua, Saguesen.
23:30: Lantana-ren
kontzertua, Trinitate plazan.
23:30: Hermanos Aguirren orkestra, Zuloagan.
23:30: Tango a Cuatro, Bulebarrean.
23:30: Tahumaren kontzertua, Errege-erregina Katolikoetan.
23:30: Kursaal Gune Zabala, musika jartzaileak, Urumea terrazan.
23:30: Kursaal Goian Sessions: Moonsrocks Fiestuki, Zurriolan.
00:00: Dantzaldia Iratxo taldearekin, Pasealeku Berrian.
00:00: Bertso saio berezia, Ikatz kalean.

 

Goizuetara autobusak
Abuztuak 17-18:
Goizuetatik: goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 15:00etan.
Hernanitik: goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.

Donostiara garraioak
Garayar autobusak (Urdinak)
-02:00ak arte Hernanitik 15 minuturo. Donostiatik 02:30ak arte 15 minutuero.
-02:00etatik aurrera Hernanitik orduro. 02:30etatik aurrera Donostiatik orduro.
-22:00etatik 00:15ak arte San Bartolometik aterako dira. 00:30etatik aurrera Okendotik.
Areizaga autobusak (Gorriak)

-11:00etatik aurrera orduro 06:00ak arte Hernanitik. 11:30etatik 05:30ak arte Donostiatik.
-Goizeko 03:00ak arte autobus gehiago ere ibiliko dira, bete ahala abiatuko direnak (gutxi gorabehera 30 minuturo).
Trenak

-Donostiatik Irunera: 8 tren izango dira 00:05etatik 06:05etara.
-Donostiatik Brinkolara: 7 tren
izango dira 00:15etatik  05:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!