ATLETIkO San Sebastian-eko nesken errugbi taldeak Hernaniko Kronikari pasatako prentsa ohar batetan beraien taldean jokatzera gonbidatu ditu hernaniarrak. Talde honen iritzitan ``Hernani errugbi zaletasun nabarmena duen herria dugu, betidanik egon dira jokalari onak, bai mutiletan bai nesketan. Gaur egun ere ziur gaude hala izango dela``. Oharrean galdera bat luzatzen dute: ``Zer gertatu da Hernaniko neska errugbilariekin?``. Atletiko S.S.-k dionez ``Egon badaude, baina tamalez Hernanin ez dago nesken errugbi talderik eta Gipuzkoako emakumezko errugbi talde bakarrean ere ez dira ageri, Atletiko San Sebastianen``. Ondorenean gonbidapena luzatzen diete hernaniarrei ``asteazken edo ostiral arratsaldetan, autobusa hartu, Aieten jaitsi, botak jarri eta buztinetan gozatzera denboraldi bukaera honetan``. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!