ZINE klubaren filmeen emanaldia azken txanpan sartu da, apirilean jarriko dituzten hiru pelikulekin: Conversaciones con mamá, La vida es un milagro eta Las tortugas también vuelan.
Zine kluba joan den urtarrilean hasi ziren ematen Biteri Kultur Etxean eta apirileko hiru pelikulak gehituta hamalau saio eman dituzte ostegunero (Aste Santua izan ezik). Asmoa da saio hauetan normalean ikusten ez diren pelikulak jartzea, kartelera ezagunetatik kanpo daudenak. Orain arte jarri dituzten pelikulen artean daude: Luna de Avellaneda, Bombón el perro edo Diarios de Motocicleta.
Lehengo urtean jende asko ibili zen zine klubeko emanaldietan eta aurten ere ikusmin haundia sortu dute bertara ekarri dituzten pelikulek.
Apirilak 14
‘Conversaciones con mamá’
Komedia argentinar honetan seme bat eta bere ama alargunaren arteko erlazioa azaltzen da. Pelikularen zuzendaria eta egilea Santiago Carlos Oves da eta bertan parte hartzen du China Zorrillak eta Eduardo Blanco aktore ezagunak (Luna de Avellaneda-ren protagonistak).
Apirilak 21
‘La vida es un milagro’
Luka Bosniako ingeniari bat da, gerra asterakoan andreak alde egiten dio beste gizon batekin eta semea frentera joaten da. Lukaren bizitza erabat aldatuko da. Zuzendaria: Emir Kusturika (Gato negro, gato blanco-ren egilea). Pelikula Cannes jaialdian saritu zuten.
Apirilak 28
‘Las tortugas tambien vuelan’
Iraq-eko herrixka kurdu batetan ume batzuek antena paraboliko baten bila dabiltza gerra hasi ote den jakiteko. Bahman Ghobadi kurduak egin eta zuzendutako filma da eta profesionalak ez diren aktoreek hartzen dute parte. 2004ko Donostia Zinemaldian ‘Urrezko Kontxa’ irabazi zuen.