Emaitza onak Lasarten, proba Konbinatuetako Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 13a, 02:00

Aurreko asteburuan Lasarten jokatu zen proba konbinatuen Gipuzkoako txapelketa, alebin eta infantil mailan. Bertan Mikel Von Wichmann hernaniarrak zilarrezko domina irabazi zuen infantiletan. Bestalde, Izaro Auzmendik alebinetan hartu zuen parte eta bosgarren geratu zen. Datorren asteburuan infantilen probak egongo dira Tolosan eta jubenil eta juniorrenak Donostiako Anoetan. Hernaniko hamar bat atletek hartuko dute parte proba horietan
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!