Eva Esnaola Espainiako txapeldun orde beteranoentzako maratoi erdian

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 13a, 02:00

Eva Esnaola atleta hernaniarra Espainiako txapeldun orde geratu zen ‘maratoi erdi’ modalitatean, joan den igandean Oviedon jokatu zen beteranoentzako Espainiako Txapelketan. Proba honetan 1.000 atleta inguruk hartu zuten parte. Ibilbidea gogorra zen, igoera eta jaitsiera askorekin eta hotz egiten zuen. Hala ere, Eva Esnaolak lasterketa oso ona egin zuen eta bere denbora 1:28 ordukoa izan zen
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!