Brigadetan parte hartzeko izen ematea apirilaren 21ean bukatzen da

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 13a, 02:00

ASKAPENAK, herriekiko euskal elkartasunerako erakundeak, brigaden kanpainari hasiera eman dio eta jakinarazi dute izena emateko aukera apirilaren 21a arte izango dela. Askapenak urtetan antolatu ditu brigadak eta urtero joan dira hernaniarrak. Askapenak jakinarazi du parte hartzeko beharrezkoa dela formakuntza bileretan parte hartzea. Horrekin batera azaldu dute, brigadak ez direla itzultzean bukatzen lan garrantzitsuena bueltatzerakoan egin behar dela: ahoz ahoko lana, hitzaldiak, besteak beste. Honen helburua da informazioa zabaltzea. Brigada hauen filosofia da, azaldu dutenez, ``elkartasun politikoa burutzea, bertako prozesu eta lanak ikusi eta ikastea, ahal duguna aportatu eta gero Euskal Herrira ekar dezagun, herri eraikuntzan baliagarri izan dadin``. Brigadak Txiapasera eta Boliviara izango dira, besteak beste. Informazio gehiago jasotzeko 943 552365 telefonora jo daiteke edo Kale Nagusiko 38 kaleko bajora joan daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!