Victor Goikoetxea pintorearen lanak Bartzelonako ‘Construmad’ azokan

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 13a, 02:00

Larunbata arte egongo da izen haundiko azoka honetan. Pintura murala eta figuratiboa lantzen ditu Goikoetxeak eta asmoa du bere lana ezagutarazteko.

VICTOR Goikoetxea pintore hernaniarra Bartzelonako Construmad azokan dago aste honetan. Astelehenean jarri zituen bere lanak erakusgai eta larunbata arte egongo da bertan. Goikoetxeak pintura muralaren teknikak erabiltzen ditu pintura figuratiboa edo errealista egiteko eta sona haundia duen erakusketa honetan bere lanak ezagutarazteko aukera izango du. Victor Goikoetxeak adierazitakoaren arabera, Construmad estatu mailako azoka ezagunena da arkitektura, interiorismo eta diseinuan. Europa mailako bigarren azoka famatuena ere badela azaldu du Goikoetxeak. Bartzelonarako propio egindako obrak Victor Goikoetxeak feria honetan erakutsiko du Bartzelonan inspiratutako mural bat. Adierazitakoaren arabera mural honetan saiatu da Mediterraneoko argia islatzen. Argiarekin batera Goikoetxeak gogoa zuen oso arkitektonikoa zen obra bat aurkeztekoa eta horretarako perspektibaren azterketa sakona egin duela azaldu digu: ``2 hilabete eman ditut mural hau egiten, egunero 10 ordu lan eginda`` dio Goikoetxeak. Kandiskyren pintura batean oinarritutako altzari bat ere diseinatu du: ``honekin erakutsi nahi izan dut artea erabili daitekeela eremu ezberdinetan`` azaldu du. Bionbo bat, 15 mural eta 10 bozeto ere erakutsiko ditu. Udaletxeko areto nagusia diseinatzeko proiektua Etorkizunerako proiektuez galdetuta Goikoetxeak azaldu du Udaletxeko areto nagusirako diseinu bat ari dela prestatzen: ``gela horrek merezi duen itxura izan dezan`` dio. www.victorgoikoetxea.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!