Hernaniko nesken taldeak 2-8 irabazi zuen Easoren kontra. Mutilen A taldeak ere irabazi egin zuen asteburuan. Aurrean Tximistarri taldea izan zuen eta 8-3 bukatu zuten. Bai neskek eta baita mutilek ere kontrario nahiko errazak izan zituzten. Mutilen B taldeak ordea ezin izan zuen irabazi Easoren kontra. Hernanik ez zuen partidua ondo hasi eta denborak aurrera egin ahala jokoa hobetu bazuten ere, azkenean beraien kontrako emaitzarekin bukatu zen partidua (5-9)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!