Ikastaroa Udalak eta INEM-ek antolatu dute elkarlanean.
ATZO eman zitzaion hasiera langabetuei zuzendutako sukaldaritza ikastaroari. Ikastaroa antolatu dute Udaleko Hezkuntza, Lan Heziketa eta Enplegu sailetik, INEM-ekin elkarlanean. Ikastaroaren inaugurazioan egon zen, irakaslea eta enplegu saileko arduradunaz gain, sail bereko zinegotzia, Txema Mercado.
15 ikasle eta 809 ordu
Guztira hamabost ikaslek hartuko dute parte ikastaro honetan, zortzi emakumezko eta zazpi gizonezko. 809 orduko ikastaroa da eta honen ondorenean, bertan parte hartu dutenek hostala-ritza sektoreko enpresa batetan praktikak egiteko aukera izango dute
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!