TOLOSAKO orfeoia Hernanira eto-rri zen joan den igandean, Mozarten requiem obra famatua ezagutaraztera. Emanaldia Joan Batailatzailea Parrokian izan zen eta jende asko bertaratu zen kontzertua entzutera. Zuzendaritza lanetan aritu zen Ignacio Ruiz de Alegria. Tolosako Orfeoiari lagundu zioten Concerto orkestak, Borja Rubiños organulariak eta hainbat bakarlarik.
Mozarten Requiem-a konposizio erlijosoetan inoiz egin den obrarik garrantzitsuena dela diote adituek, eta igandeko emanaldia eszenatoki paregabean egin zen, entzuleen atseginerako
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!