Elo Mayo hizlariak, legearen alderdi onak eta ``batez ere alderdi txarrak`` azpimarratuko ditu jendaurrean. Hitzaldia bihar, asteazkena, 19:30etan Biterin.
HIKAk antolatuta, hitzaldia izango da bihar Biterin, emakumeen kontrako biolentzia legeari buruz. Osoko lege hau joan den aben-duaren 14an onartu zuen Espainiako Kongresuak eta hitzaldi honen helburua da legearen oinarrizko proposamenei errepaso bat ematea.
Elo Mayo hizlari
Horretarako legea ondo ezagutzen duen pertsona bat ekarriko du HIKA taldeak Hernanira, Elo Mayo. Mugimendu feministan betidanik parte hartu du Elo Mayok eta Zutik-eko militante ere bada.
Berak, Kronikari adierazi dionez, hitzaldi honekin lortu nahi duena da ``jendeak jakin dezala nola lagundu dezaken emakumeen kontrako biolentzia desagertarazteko``, dio.
Legearen alde onak eta alde txarrak ezagutarazi
Elo Mayoren hitzetan: ``lege honek alde onak eta positiboak baditu, baina baita beste alde batzuk negatiboak eta problematikoak ere``. Hitzaldia hainbat ataletan banatuko da: Lehenik, hizla-riak legearen oinarrizko proposamenak laburtuko ditu, nahiz eta berak dioenez: ``oso zaila da laburpen bat egitea, ezaugarri hauetako edozein lege bezala``. Gero, Mayok, legeari buruzko balorazioa egin eta bere iritzia emango du.
Berak aurreratu digunez ``politika mailan ondo ge-ratzen bada ere, lege hau arinegi egin dute. Egia da hainbat talde feministekin hitz egin dela lege hau egi-teko garaian eta hauen iritzia legean bertan jasotzen dela. Baina nik uste dut denbora gehiagorekin hartu beharreko kontua dela eta analisi zorrotzago bat egin beharko luketeela lege honen egileek``, esan digu.
Elo Mayok garbi dio ezin dela legea egin emakumeen kontrako biolentziari buruzko gaiaren inguruan aurreko urteetan hartutako neurriak kontutan eduki gabe: ``lege honek ez ditu aurreko neu-rriak kontutan hartzen diagnosi eta analisi falta haundia somatzen da``, dio.
HIKAren gonbidapena
HIKAk, Kronikari pasatako prentsa ohar batean dei egin die ``emakume eta gizon guztiei`` hitzaldira joan daitezen, baita Hernaniko beste kolektibo, alderdi politiko eta sindikatuei ere. HIKAren iritziz ``seguru gaude hitzaldiak denen interesa suspertuko duela``. Hitzaldia 19:30etan hasiko da bihar, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!