Euskal Autonomia Erkidegoko taldea hirugarren gelditu da, hernaniarrek paper ona eginda

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 11a, 02:00

Txapeldun Katalunia gelditu da eta bigarren Andaluzia.

Autonomia arteko txapelketa jokatu da asteburuan Landaren eta EAEko taldeak bere helburua bete du hirugarren geldituta. Atzo ezin izan zioten finalaurrekoa Kataluniari irabazi, baina, 3-4 postuan Valentzia baino gehiago izan ziren. Finalaurrekoa 13-0 galdu zuten eta 3-4 posturako partidua 6-5 irabazi. Azken partiduko 2 zigor kolpeak Oier Garmendia hernaniarrak sartu zituen, horietako bat azken segundoan eta EAEko taldeari garaipena eman zion. Entrenatzaileak Hernaniko 7 jokalarien lana nabarmendu zuen, Euskadiko taldeko onenak berak izan baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!