Polizia Nazionalak miaketak egin ditu Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 11a, 02:00

Larunbatetan, 22:30ak inguruan, Polizia Nazionalak lokal bat miatu zuen txirrita kalean eta polizia iturrien arabera armak eta lehergailuak aurkitu dituzte. Iturri berdinen arabera Marta Igarrizen atxiloketaren ondorioz miatu dute lokal hau. Miaketa garaian etxe bloke osoa desalojatu zuen Polizia Nazionalak, bizilagunek Kronikari esan diotenez. Bestalde, atzo arratsaldean Kardaberaz kaleko pisu bat miatu zuen Polizia Nazionalak, baina beste berririk ez da horren inguruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!