Amurrai arrantza txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 10a, 02:00

Txantxangorrik antolatuta 35garren amurrai arrantza txapelketa izango da gaur, Urumea errioan. Parte hartu nahi duenak Txantxangorri elkartera azaldu beharko du goizeko 08:30etan. Txantxangorritik Urumeara joango dira partehartzaileak eta autorik ez duena antolatzaileek berek eramango dute. Txapelketa 13:00etan bukatuko da eta 13:30etan pisatuko dituzte harrapatutako piezak, Txantxangorri elkarteko jardinean. Antolatzaileek gogoratu dute 22 zentimetrotik gorako amurraiak harrapatu behar direla eta kupoa dela 6 pieza Gipuzkoan eta 3 Nafarroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!