Iñigo Bereziartuak irabazi du Txantxangorriko arrantza txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 11a, 02:00

Iñigo Bereziartuak irabazi zuen atzo Txantxangorriko arrantza txapelketa, 24 zentimetro eta 127 gramoko amurraia harrapatuta. Bigarren, Egoitz Alkorta gelditu zen, 23 zentimetro eta 115 gramoko amurraia harrapatuta. Bi horiek izan ziren atzo harrapatutako pieza bakarrak eta gainerako 10 parte hartzaileak esku hutsik bueltatu ziren Txantxangorrira. Antolatzaileek Kronikari esan diotenez oso amurrai gutxi dago Urumea errioan eta azken aldian zaila da ezer arrantzatzea. Zergati garbirik ez badaukate ere, zentralek errioa ur oso gutxirekin uzten dutela esaten dute Txantxangorriko kideek eta horrek eragina baduela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!