Latsunbeko kirol pistara jende asko inguratu zen atzo ere, Extremadurako jaira.
Extramadurako produktu eta dantzek urtez urte dute estimazioa Hernanin eta atzo ere jendeak ez zuen hutsik egin, Extremadurako jardunaldietako festa nagusian. Goizean eguraldiak ez zuen aurpegi ederra erakutsi, baina, Kronikari esandakoaren arabera, datorrena datorrela festa egitearen aldekoak dira antolatzaileak eta asmatu egin zuten, Latsunbeko kirol pistan giro ona sortu baitzen. Jende asko bildu zen festara eta baita lanera ere: 90 lagun aritu ziren Extremadurako produktuak prestatu, kantatu, dantzatu eta gainerako lanak egiten. Bertaratutakoek Virgen de Guadalupe taldearen emanaldiak ikusi eta entzuteko aukera izan zuten.
Extremadurako jardunaldiek 13garren edizioa izan dute aurtengoa Hernanin, eta antolatzaileak gustora gelditu dira erantzunarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!